Politika -
Frantziatik kanporatua
Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen
Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.
EITB.EUS
Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero.
Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita.
Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara.
Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero.
2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.