Politika -

Unidos Podemos

Errejonek diputatu aktari uko egin dio

Podemoseko diputatuak bere eserlekua utzi du, Manuela Carmenaren plataformarekin aurkeztuko baita Madrilgo presidentetzarako hauteskundeetan.

Carmena eta Errejon. Argazkia: EFE
Carmena eta Errejon
Errejonek diputatu aktari uko egin dio

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Errejon diputatuak, astelehen honetan, Unidos Podemos Kongresuko taldeari jakinarazi dionez, eserlekua utziko du Madrilgo presidentetzarako hauteskundeetan Manuela Carmenaren plataformarekin parte hartzeko.

Podemoseko idazkari politikoak prentsaurrekoa eman du bere erabakia ezagutzera emateko. "Lasai asko ordaintzen dut hartutako erabaki zuzenaren prezioa", esan du.

Podemosen zuzendaritzak agerraldi publikoetan eserlekua uzteko gonbidapena egin ostean heldu da Errejonen erantzuna. Podemosen zuzendaritzaren ustez, Errejonek "Mas Madrid" plataforman parte hartzen badu, Pablo Iglesiasen taldetik at egon behar du.

Errejonek Podemoseko bozeramaile gisa hasi zuen legealdia, baina 2017ko Vistalegreko Podemosen bigarren Bilkuran Irene Montero aukeratu zuten bozeramaile.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Pablo Iglesias Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Madril