Politika -

Katalunia

Auzitegi Gorenak murriztu egin du Artur Masi ezarritako inhabilitazioa

Halaber, Joana Ortega presidenteorde ohiari eta Irene Rigau kontseilariari ezarritako zigorrak ere murriztu ditu. 2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik zigortu zituzten hirurak.

Artur Mas. Artxiboko argazkia: EFE
Artur Mas.
Artur Mas. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak bi urtetik urtebete eta bederatzi hilabetera murriztu du Artur Masi 2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik ezarritako inhabilitazioa.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bi urteko inhabilitazioa ezarri zion, desobedientzia delitua egotzita. Auzi berean, urtebeteko eta bederatzi hilabeteko gaitasun-gabetzea ezarri zioten Francesc Homs kontseilari ohari.

Halaber, Auzitegi Gorenak Joana Ortega Generalitateko presidenteorde ohiari eta Irene Rigau kontseilari ohiari ezarritako zigorrak ere murriztu ditu: bederatzi eta sei hilabetez izango dute galarazita kargu publikoan aritzea, hurrenez hurren.

Bestalde, zigor ekonomikoak bere horretan utzi ditu Gorenak eta, ondorioz, Artur Masek 36.000 euroko isuna ordaindu beharko du; Ortegak 30.000 euro ordaindu beharko ditu; eta Rigauk, 24.000 euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Eguneko albisteak Albisteak Artur Mas Kataluniako prozesua zuzenean