Politika -
Gose-greba
Sanchez eta Turullen gose-grebari babesa adierazteko sinatu dute 170.000 pertsonak
Politikari independentistak gose-greba mugagabea hasi dute, Konstituzio Auzitegiak ez diela Europako justiziara jotzen uzten salatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
170.000tik gora pertsonak sinatu dute Jordi Sanchez eta Jordi Turullek larunbatean hasi duten gose-grebaren alde. Dozenaka lagunek, gainera, gaua pasatu dute, kanpin-dendetan, Lledonerseko (Bartzelona) presondegiaren aurrean, buruzagi independentistei elkartasuna adierazteko.
JxCateko diputatuek hasitako gose-greba mugagabearen bitartez, Konstituzio Auzitegiak helegiteak blokeatzen eta ez diela Europako justiziara jotzen uzten salatu nahi dute.
Sanchez eta Turulli babesa adierazteko, aktibista talde batek sinadurak biltzeko webgunea ireki zuen. Bertan, bi buruzagien gutuna irakur daiteke. Igandeko 19:00ak arte, 173.073 pertsonak sinatu dute.
"Vaga de fam" (gose-greba) etiketapean eta kolore horiz idatzita, Sanchez eta Turullen eskutitza, gose-grebari buruzko txioak, egunen kontagailu bat eta sinaduren zenbaketa erakusten ditu webguneak.
Gainera, dozenaka pertsonak gaua igaro dute, kanpin-dendetan, Lledonerseko kartzelaren aurrean, politikariei elkartasuna adierazteko.
Eguerdian, dozenaka independentistak Bartzelonako Via Laietana itxi dute, Sanchez eta Turullen aldeko elkarretaratze batean.