Politika -

Lan eskaintza publikoa

Osakidetzaren zuzendaritza berritzea eskatu du EH Bilduk, irregulartasunak onartzeko

"Beharrezkoa da norbaitek ardura politiko horiek bere gain hartzea, ezin da kontua gehiago luzatu. Berehalako irtenbidea behar du, eta ez dugu gehiago itxarongo", ohartarazi du EH Bilduk.

Rebeka Ubera, EH Bildu. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Rebeka Ubera, EH Bildu. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Rebeka Ubera, EH Bildu. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren talde parlamentariak Osakidetzaren zuzendaritza "berritzeko" eskatu dio Jon Darpon Osasun sailburuari, modu horretan, Euskal Osasun Sistema Publikoaren lan eskaintzan izandako irregulartasunen gaineko erantzukizuna beren gain hartuko lituzketelako.

"Beharrezkoa da norbaitek bere gain hartzea erantzukizun politiko horiek, ezin da kontua gehiago luzatu. Berehalako irtenbidea behar du, eta ez dugu gehiago itxarongo", ohartarazi du.

Legebiltzarrean emandako prentsaurrekoan, Rebeka Ubera EH Bilduko parlamentaria Jon Darponen asteleheneko agerraldiaz mintzatu da. Izan ere, Darponek neurriak hartzeko konpromisoa erakutsi zuen, berriro ere "arazorik" egon ez dadin.

Ildo horretan, Uberak kritikatu du Osakidetzak "ez dituela lan eskaintza publikoaren irregulartasunak argitu", horregatik, horiek ikertzeko, erantzukizunak onartzea eta Osakidetzako sistema eredua aldatzea" exijitu dio Osasun sailari.

"Azken aukera"

Uberaren iritziz, "ez dago arrazoirik" Ikerketa Batzordea ez aktibatzeko, baina txostena EH Bilduk zehaztutako bidetik doala ikusita, Osasun sailburuak azken aukera izan lezake egin beharrekoa egiteko", nabarmendu du.

Larrialdiak

Bestalde, Giza Baliabideetako arduradun baten emaztearen kargu berriaz galdetu diote Uberari, Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuko zuzendari izendatu baitute.

Uberak argi utzi du Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak dimisioa emateko arrazoi bat gehiago dela aipatutakoa. Legebiltzarrean azaldu duenez, EH Bilduk Mugicaren agerraldia eskatu du, baita izendapen espedientea erakustea ere.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak