Politika -

Venezuela

Hiru milioi errefuxiatu eta migratzaile venezuelar daude munduan, NBEren arabera

Latinoamerika eta Karibeko herrien eskuzabaltasuna txalotu dute Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak eta Migrazioen Nazioarteko Erakundeak.

Venezuelarrak Brasilgo mugan. Argazkia: ETB
Venezuelarrak Brasilgo mugan. Argazkia: ETB
Venezuelarrak Brasilgo mugan. Argazkia: ETB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren (ACNUR) eta Migrazioen Nazioarteko Erakundearen (OIM) esanetan, hiru milioi errefuxiatu eta migratzaile venezuelar daude munduan.

Latinoamerika eta Karibeko herriek Venezuelako 2,4 milioi errefuxiatu eta migratzaile hartu dituzte, 600.000 gehiago beste eskualde batzuetan sakabanatuta daude, migrazio agintari nazionalen eta beste iturri batzuen datuen arabera.

NBEren datuen arabera, Kolonbia da Venezuelako errefuxiatu eta migratzaile gehien jaso duen herria, milioi bat baino gehiago baitaude bertan; Peruk milioi erdi hartu ditu; Ekuadorrek, 220.000 baino gehiago; Argentinak, 130.000; Txilek, 100.000 baino gehiago; eta Brasilek, 85.000.

Erdialdeko Amerikako beste herri batzuek ere Venezuelako errefuxiatuak eta migratzaileak hartu dituzte, Panaman, esaterako, 94.000 baitaude.

"Latinoamerika eta Karibeko herriek zoriontzeko ate irekiko politika jarraitu dute Venezuelako errefuxiatuak eta migratzaileak hartzeko", esan du Eduardo Stein ACNUR eta OIM erakundeetako ordezkari bereziak.

"Hala ere, errefuxiatuak eta migratzaileak hartzeko gaitasunak muga bat dauka, eta nazioartearen erantzuna ere behar du", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Errefuxiatuak