Politika -

KATALUNIA

Errepublikaren Kontseilua aktibatuko dute Katalunian urriaren 30ean

Erakundearen funtzio nagusia Kataluniako auzi independentista nazioarteratzea izango da. CUPek ez du Errepublikaren Kontseiluarekin bat egin.

Quim Torra eta Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Quim Torra eta Carles Puigdemont
Quim Torra eta Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian, urriaren 30ean aktibatuko dute Errepublikaren Kontseilua Generalitateko Jauregian egingo den ekitaldian, Quim Torra Generalitateko presidenteak eta Carles Puigdemont presidenteak atzo iragarri zutenez. Oraingoz, CUPek ez du Errepublikaren Kontseiluarekin bat egin. Dena den, Torra itxaropentsu mintzatu da, eta CUPekoak "konbentzitzen" saiatuko da.

Puigdemontek garrantzi berezia eman zion aurkezpena Generalitatearen egoitzan egiteari, Kataluniako hiriaren "bihotzean" eta "155eko estatu-kolpea" izan ondoren "berreskuratutako" erakundeen aterkiaren azpian.

Belgikako Waterloo hirian egindako prentsaurrekoan, Torrak eta Puigdemontek ez zuten Kontseiluaren funtzioen edo osaketaren inguruko xehetasunik eman nahi izan. Junts per Catalunyak eta ERCk sinatutako gobernu-akordioan jasota dago Errepublikaren Kontseilua osatzea, eta Kataluniako auzi independentista nazioarteratzea izango du helburu.

CUP proiektura batzeko lan egingo duela nabarmendu zuen Torrak. Hala ere, gaur-gaurkoz, CUP "sinbolismo" horietatik urrundu da.

"Urriaren 30era bitartean konbentzitzeko gai izatea espero dugu", adierazi zuen Torrak. Horren hitzetan, proiektu independentista gauzatzeko "pieza garrantzitsua" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika albisteak Alderdi politikoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès albisteak CUP gaur Puigdemont azken ordukoa JxCat azken ordua ERC