Politika -

Katalunia

Kargua etendako diputatuen inguruan desadostasunak dituzte JxCatek eta ERCk

Bi taldeek adostutako ekimena asteartean onartu zuen Kataluniako Parlamentuak, baina bakoitzak irakurketa bat egiten du orain.

Elsa Artadi Governako bozeramailea eta Miquel Buch Barne kontseilaria. Argazkia: EFE
Elsa Artadi Governako bozeramailea eta Miquel Buch Barne kontseilaria. Argazkia: EFE
Elsa Artadi Governako bozeramailea eta Miquel Buch Barne kontseilaria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak kargua etendako sei diputatu independentisten inguruko desadostasunak gero eta handiagoak dira JxCaten eta ERCren artean; izan ere, bi taldeek adostutako ekimena asteartean onartu zuen Kataluniako Parlamentuak, baina bakoitzak irakurketa bat egiten du orain.

JxCateko iturrien esanetan, Gorenaren ebazpenaren eragina jasan duten lau diputatuek ez dute neurririk hartu behar (ez dute ordezkorik izendatu) eta botoa eskuordetzan ematen jarraitu ahal dute, orain arte bezala; izan ere, Parlamentuak Gorenaren etetea errefusatu zuela uste dute.

Hori, baina, Parlamentuak onartutakoa ez betetzea dela kritikatu dute ERCko iturriek. Kargualdia etetea arbuiatu zuten, baina diputatu kaltedunek aldi baterako ordezko bat izendatu behar zutela gaineratu zuten: ERCk bete du, baina JxCatek, ez.

Parlamentuko Presidentetzaren iturriek ohartarazi dutenez, JxCatek bere lau diputatuen ordezkoak izendatzeko idatzirik aurkezten ez badu, Ganberako letraduek ezingo dituzte horien botoak zenbatu bozketetan, eta bloke independentistak gehiengoa galduko du, 69 ordezkariren babesa barik 65ena izango baitute.

Gainera, JxCatek idatzia aurkezten ez badu, Mahaiko kideak, Roger Torrent presidentea barne, arriskuan jarriko dituztela uste du ERCk; izan ere, bere garaian ez zuten Gorenaren autoa aplikatu, eta etorkizunean justiziarekin arazoak izan ditzakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena albisteak Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya Kataluniako prozesua zuzenean