Politika -

U-1, URTEURRENA

Erreferenduma ahalbidetu zutenei omenaldia egin die Generalitateak

Urriaren 1a "garaipen eguna" izan zela esan du Quim Torra presidenteak eta etorkizuneko erronkei erantzun ahal izateko "gizarte mugimendu bera" eskatu du.

Eguerdiko ekitaldia Katalunian. Argazkia: EFE
Eguerdiko ekitaldia Katalunian. Argazkia: EFE
Eguerdiko ekitaldia Katalunian. Argazkia: EFE

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian, independentziaren aldeko erreferendumaren urteurrenaren bezperan, omenaldia egin die Generalitateak erreferedum hura ahalbidetu zuten herritarrei eta udalei. Gogoan izan dituzte poliziarekin enfrentamentuetan izandako biktimak ere.

Generalitateko Jauregian,  urriaren 1a "garaipen eguna" izan zela esan du Quim Torra presidenteak eta etorkizuneko erronkei erantzun ahal izateko "gizarte mugimendu bera" eskatu du.

Etorkizunean izango diren erronkei aurre egiteko ere, egun hartako izpiritua berreskuratzea eskatu du, Europan inoizko "desobedientzia zibil saiakera" egiteko.

Espetxean eta herbestean daudenak gogoan, prozesu judizialari sendo aurre egingo diotela esan du eta egunen batean boto ematea galerazi zituztenak epaituko dituztela nazioarteko epaitegietan.

Ekitaldi horren aurretik egun hartan botoa eman zuen eskolan izan da eta urriaren 1ean bizi izan zen "elkartasun eta anaitasun giroa" ez duela inoiz ahaztuko esan du.

Quim Torra iazko urriaren 1ean botoa eman zuen tokian. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès