Politika -

Grabazio polemikoak

Delgado ministroa: "Ez nintzen Marlaskaz ari 'marikoi' hitza erabili nuenean"

Justizia ministroak 2009an Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketa informal baten grabazioak argitaratu dituzte. Marlaskaren laguna dela esan du Delgadok.

Delgado, gaurko gosari informatiboan. Argazkia: EFE
Dolores Delgado Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Dolores Delgado ministroak dimititzeko asmorik ez duela adierazi du

1:59

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroak astearte honetan adierazi duenez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren laguna da 2004tik, eta bost urte geroago egin zioten grabazioetan "marikoi" hitza erabili zuenean ez zen epaileaz ari.

Grabazio polemikoak atera ditu moncloa.com agerkariak. Bazkari batean, Jose Manuel Villarejo polizia-komisario ohiarekin hitz egiten entzun daiteke Delgado audioan. Justizia ministroak "marikoi" hitza erabiltzen du, eta Marlaska aipatzen du jarraian. Delgadok esan du grabazioak muntatuta daudela.

Hitz homofobo hori erabili zuenean ez zela Barne ministroari buruz ari zehaztu du gaur. Siglo XXI klubean gosari informatibo batean izan da goizean Delgado, eta bertan eman ditu azalpenak. Atzo prentsa-oharra atera zuen auziaz.

Delgadoren hitzetan, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren eta Exekutiboaren gainerako kideen babesa du.

"Eraso higuingarri baten biktima naiz. Ez dute elkarrizketaren audio osoa argitaratu, bata bestearen ondoan jarritako zatitxoak baino ez dira. Audioak ebaki, itsatsi, jarri eta kendu egin dituzte", salatu du.

Grande-Marlaska aspaldiko laguna duela eta pertsonalki zein profesionalki errespetatzen duela nabarmendu du. "Ezagutzen nauenak, Marlaskak berak tartean, badaki ez naizela berari buruz ari", erantsi du.

Villarejo komisario ohiarekin zuen harremanaz galdetuta, ez duela bertsioa aldatu azpimarratu du. Delgadoren hitzetan, hiru aldiz egon zen polizia ohiarekin.

Grabazio polemikoak

Villarejorekin izandako elkarrizketaren zati batean entzun daitekeenez, Delgadok "marikoi" hitza erabili zuen, eta Marlaska aipatu zuen jarraian.

Grabazioaren beste une batean, gizonez osatutako epaimahaiak nahiago dituela azaltzen du ministroak. Horren arabera, hobeto identifikatzen ditu gizonezkoen asmoak.

versación, la ministra sostiene su preferencia de trabajar con hombres en lugar de con mujeres. Así, Delgado llega a afirmar que identifica mejor las intenciones de sus compañeros varones en una conversación:

- Delgado: "yo te voy a decir una cosa, a mi que me den un tribunal de hombres, de tías no quiero. Y no me llevo mal con las tías, pero de tíos, sé perfectamente por dónde van. Y cada gesto, cada cosa por dónde va la historia".

- Villarejo: Je, je.. simple como el mecanismo de un chupete.

En otra fase de la conversación el director operativo de la Policía le dice a Delgado:

-Fernández Chico: Estarás conmigo en que no hay igualdad entre el hombre y la mujer.

-Delgado: No, no la hay. Tenemos una ventaja, indiscutible. Mira, ya sé por dónde vas.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak