Politika -

Armamentua

Espainiako Gobernuak 400 bonba bidaliko ditu Saudi Arabiara

"2015etik datorren kontratuan irregulartasunik atzeman ez delako" erabaki du bonbak ematea. Halaber, "doitasun-armak" direla nabarmendu du.

Josep Borrell Espainiako kanpo arazoetako ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Josep Borrell Espainiako kanpo arazoetako ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Josep Borrell Espainiako kanpo arazoetako ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Borrell Atzerri ministroak ostegun honetan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak Armadaren 400 laser bonba bidaliko ditu Saudi Arabiara, 2015eko kontratu batean saldutakoak. Laser bidez gidatutako "doitasun-armak" direla nabarmendu du, eta "ez dute alboko kalterik eragiten, izugarrizko zehaztapenarekin iristen baitira jomugara".

Onda Cerori egindako adierazpenetan, Borrellek azaldu du Espainiako Gobernuak bonbak ematea erabaki duela "2015etik datorren kontratuan irregulartasunik atzeman ez dutelako". Hala, El Periódico egunkariak aurreratutako informazioa berretsi du: asteazkenean jakinarazi ziola Riadi bonbak emango dizkietela.

Lehengo astean, Defentsa Ministerioak esan zuen kontratu hori bertan behera utziko duela, baina ostiralean asmoak besterik ez zirela esan zuen, eta oraindik aztertzen ari direla, Saudi Arabiako Gobernuak San Fernandon (Cadiz) bost korbeta eraikitzeko milioi askoko kontratua bertan behera uzteko mehatxua egin ostean.

Saudi Arabiak Espainiako Gobernua Navantiako kontratua bertan behera uzteko aukerarekin mehatxatu duen galdetuta, Borrellek erantzun du gauzak ez direla "gordintasun" horrekin esaten, baina "Saudi Arabiak armamentuen inguruko harreman komertzialak osotasunean hartzen ditu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?