Politika -
Bilera
Marokorekin eta Tunisiarekin lankidetza sendotzea adostu dute Merkelek eta Sanchezek
Migrazio krisialdiari aurre egiteko asmoz adostu dute neurria bi agintariek Kadizen egindako bileran.
Agentziak | Erredakzioa
Europar Batasunak Afrikako herrialdeekin duen lankidetza sendotzearen alde agertu dira gaur Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra, migrazio krisialdiari aurre egiteko. Marokori eta Tunisiari eskainitako babesa areagotuko dutela hitzartu dute.
Sanlucar de Barramedan bildu dira bi agintariak bazkaltzeko, Medina Sidonia Dukeen Jauregian. Ondoren emandako prentsaurrekoan azaldu dituzte batzarraren xehetasunak. Mugen kontrolaz eta pertsonen harreraz hitz egiteaz gain, Europar Batasunak herrialde afrikarrekin duen lankidetza indartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute.
"Joan-etorri migratorioak nola ordenatu zehaztu nahi badugu, jarrera bateratua eta ikuspegi transbertsalak eduki behar ditugu", baieztatu du Pedro Sanchezek.
"Marokorekin eta Tunisiarekin dugun elkarlana sendotu behar dugu, mugan egoteaz gain, laguntza behar duten herrialdeak direlako", zehaztu du Merkelek.
Horrez gain, Afrikako herrialdeekin "benetako lankidetza" egin behar dela adierazi du. "Ez dugu soilik Afrikari buruz hitz egin behar, Afrikarekin baizik", gaineratu du.
Maroko EBren bazkide nagusienetako bat dela gogoratu du hedabideen aurrean. Bestalde, “migrazio arloan presioa” jasaten ari dela kontuan izanik, aldebiko lankidetza indartzearen alde agertu da, “Marokok jario migratzailea ordenatzeko lanean funtsezko zeresana izan dezan”. Dena den, ez du zehaztu zenbat diru erabiliko duten eta nola egingo duten.
Sánchez ha recordado que Marruecos es uno de los principales socios de la UE "y también está sufriendo la presión migratoria", por lo que se ha mostrado a favor de reforzar la cooperación bilateral "para otorgar a Marruecos un papel clave para ordenar los flujos migratorios". Sin embargo, no ha concretado qué dinero se dedicará ni cómo se hará. El presidente del Gobierno español ha indicado además que "Europa debe rechazar el oportunismo de aquellos que proponen las soluciones fracasadas del pasado".
Merkelen esanetan, “elkarrekin lan eginda soilik lortuko dugu inmigrazioarekin zerikusia duten erronkak gainditzeko indartsuak izatea”.
Angela Merkel 13:00etan iritsi da
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra 13:00etan iritsi da Sanlucar de Barramedako (Cadiz) Guzmanes Jauregira, Medina Sidonia Fundazioaren egoitzara. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin lan bazkaria izango du bertan.
Joachim Sauer senarrarekin iritsi da Merkel. Pedro Sanchez eta Begora Gomez haren emazteak egin diete harrera. Ehunka pertsona bildu dira inguruan. Segurtasun neurri handiak hartu dituzte.
Sanchez eta emaztea 12:42an heldu dira. Okupatutako etxebizitzak hustutzearen aurka protesta egiteko hainbat pertsona bildu dira haien inguruan.