Politika -

Lekualdatzea

Olga Sanz eta Xabier Moreno ETAko presoak Basauriko espetxera aldatu dituzte

EPPK kolektibotik kanpo daude biak eta Asturiasko kartzelan zeuden. ETBk jakin ahal izan duenez, Bizkaiko espetxera mugitu zituzten atzo.

Basauriko kartzelaren kanpoaldea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Basauriko kartzelaren kanpoaldea. Argazkia: ETB
ETAko bi preso Basauriko espetxera lekualdatu dituzte

1:05

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, Olga Sanz eta Xabier Moreno ETAko presoak Basauriko espetxera eraman dituzte. Asturiasko Villabonako kartzelan zeuden biak, eta Euskal Preso Politikoen Kolektibotik aldenduta zeuden.

Sanzek eta Morenok 20 urte baino gehiago eman dituzte kartzelan. Bizkaia komandoko kideak izateagatik zigortu zituzten.

1998an Zorrotzan (Bilbo) atxilotu zituzten Olga Sanz Martin eta Xabier Moreno Ramajo, Bizkaia komandoa desegin zuen operazioan.

Garai hartan atentatu gehien egin zuen komandoko kide izatea leporatuta, 71 eta 74 urteko kartzela-zigorrak ezarri zizkieten, hurrenez hurren.

2010ean Valentziatik Asturiasera lekualdatu zituzten. ETAren aginpidetatik aldentzen hasiak ziren ordurako. Egun talde armatutik eta presoen kolektibotik erabat bereizita daude biak.

Sanzek idatziz eskatu zien biktimei barkamena joan den urteko martxoan eta egindako minarengatik damua agertu zuen.

Bere erantzukizun zibilari aurre egin eta Justiziarekin kolaboratzeko prest azaldu zen, Langraiz Bidea amaitu ostean Mariano Rajoyren Gobernuak ezarritako eskakizunak betez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Basauri Espainiako Gobernua bideoak Presoak ETA albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Espetxeen albisteak gaur