Politika -

PRESOAK

Santiago Arrospide espetxetik atera da, 31 urte preso egon ostean

08:15ean atera da Salamancako Topas espetxetik. Senideak zain zituen atarian, eta adierazpenik egin gabe, auto batean sartu da eta etxerako bidea hartu du.

Santiago Arrospide Sarasola 'Santi Potros', espetxetik atera berritan. Argazkia: EFE.
Santiago Arrospide Sarasola 'Santi Potros', espetxetik atera berritan. Argazkia: EFE.
Santi Potros ETAko buruzagi historikoak 31 urte bete ditu kartzelan

1:51

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Arrospide Sarasola Santi Potros (Lasarte, 1948) ETAko buruzagi ohi historikoa  espetxetik atera da gaur goizean, 31 urte preso egon eta gero.

Salamancako Topas espetxean bete ditu bere zigorraren azken urteak,  eta gaur 08:15ean atera da bertatik. Kartzelaren atarian zain zituen hiru senideekin batera auto batean sartu da,  eta hedabideen aurrean adierazpenik egin gabe, berehala hartu du etxerako bidea.

70 urte ditu Arrospidek, eta legeak baimendutako gehienezko espetxealdia osorik bete du. 13 urte Frantzian igaro zituen, eta azken 18 urteotan Espainiako kartzeletan egon da preso.

1987an atxilotu zuten Angelun, eta 2000. urtean utzi zuten Espainiaren esku. Besteak beste, 1986an Madrilgo Dominikar Errepublika plazan izandako atentatua eta 1987an Bartzelonako Hipercorrekoa agintzea leporatuta, 3.000 urteko espetxe zigorra jaso zuen. 12 pertsona hil zituen ETAk Madrilgo erasoan, eta 21 Bartzelonakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak argazkiak ETA albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Espetxeen azken ordukoa