Politika -

Katalunia

Katalanek adostasun zabaleko akordio politiko bat bozkatzea proposatu du Batetek

Lurralde Politikarako ministroak azpimarratu duenez, "gure esparru konstituzionalak ez du babesten autodeterminaziorako erreferendumik, eta hori legezko muga argia eta garbia da".

Meritxell Batet Lurralde Politikarako ministroa. Argazkia: EFE
Meritxell Batet Lurralde Politikarako ministroa. Argazkia: EFE
Meritxell Batet Lurralde Politikarako ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meritxell Batet Lurralde Politikarako ministroaren hitzetan, Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko beharrezkoa da "adostasun zabaleko (Kataluniako gizartearen % 80-100 ingururen babesarekin) akordio politiko bat lortzea". Akordio hori "bozkatu beharko" luketeela gaineratu du Batetek.

La Vanguardian argitaratutako elkarrizketa batean ministroak azpimarratu duenez, "gure esparru konstituzionalak ez du babesten autodeterminaziorako erreferendumik, eta hori legezko muga argia eta garbia da".

PDeCATen Carles Puigdemontek duen eraginak Kongresuan elkarrizketa oztopatzen ote duen galdetu diote ministroari, eta horrek esan du PDeCATek "muturreko joeren alde" egin ohi duela.

Bestalde, datorren asteazkenean izango den Aldebiko Batzordeari dagokionez, esan du "elementu positiboak lor" ditzazketela, esaterako, "Kataluniako Estatutuak aurreikusten dituen batzorde mistoei bultzada ematea, eta datozen hilabeteetan fruituak eman ditzaketen lantaldeak sortzea". Hori horrela, hurrengo aldebiko batzordeek "akordioak lotzeko baliagarriak" izango diren itxaropena adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Carles Puigdemont