Politika -

BIKTIMA ELKARTEEKIN BILERA

ETAren biktimek ohartarazi dute ez dituztela presoen gerturatze orokorrak onartuko

Ematen diren pausoei adi egongo direla eta baldintzak betetzen ez badira kalera irtengo direla azpimarratu dute. Grande-Marlaska barne ministroa ETAren biktima elkarteekin elkartu da.

Marlaska biktimak
Marlaska biktimak
Biktimen elkarteak Barne ministroarekin batzartu dira

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministerioak baztertu egin du ETAko presoen gerturatze orokorrak baimentzearen aukera. Ildo horretan, legalitatearen printzipioa aplikatuko duela hitzeman die ETAren biktima elkarteei. Barne ministro berria lehen aldiz elkartu da gaur biktima elkarteekin.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Barne Ministerioaren eta biktima elkarteen artean "elkar ulertzea" egotea eskatu du Grande-Marlaskak. "Biktimak aspaldidanik ezagutzen ditut eta aberastu egin naute. Iritziak trukatzeko bilera zintzoa izan da", adierazi du. Gaineratu duenez, biktimak Zuzenbide Estatuarekin solidarioak izan dira "betidanik".

Biktima elkarteek bileraren balorazio positiboa egin dute eta begi onez hartu dute, batez ere, legearen araberako edozein kartzela onura aplikatu aurretik horren berri izango dutela jakitea. Dena den, ematen diren pausoei adin egongo direla eta kalera irtengo direla ohartarazi dute baldin eta presoei Justiziarekin kolaboratzea eta damua agertzea eskatzen ez bazaie.

ETAren biktima elkarte nagusiak kezkatuta daude Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Grande-Marlaska Barne ministroak balizko kartzela politika berriaren inguruan egindako adierazpenak tarteko.

"Orain espetxe politika egiten den edozein aldaketa disoluzioagatik egindako kontzesio gisa ulertuko du ETAk", adierazi du AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak. Are gehiago, sakabanaketa politika mantentzearen alde agertu da.

Covite biktima elkarteak preso bakoitzak indarkeria baztertzea jarri du gerturatzeko baldintza gisa. Halaber, kezka agertu du Espainiako Gobernuak presoen etorkizunean jarri duelako arreta, zintzilik dauden gaietan jarri beharrean (argitu gabeko hilketak, kasu).

Dignidad y Justiciaren esanetan, ostera, Justiziarekin kolaboratu gabe presoak gerturatzea edo espetxeen eskumena transferitzea "Bilduren eta ETAren inguruaren presioen aurrean amorea ematea" litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua albisteak Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Pedro Sánchez argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa