Politika -
Pedro Sanchezen Gobernua
Carmen Monton, Osasun ministroa
Monton Berdintasun idazkaria izan da PSOEren Exekutiban, eta Valentziako Osasun Kontseilaritzako burua da 2015etik.
agentziak | erredakzioa
Carmen Monton Valentziako Generalitateko Osasun kontseilaria izango da Pedro Sanchezen Gobernuko Osasun ministroa.
Monton Berdintasun idazkaria izan da PSOEren Exekutiban, eta Valentziako Osasun Kontseilaritzako burua da 2015etik.
Medikuntzan lizentziaduna, Burjassoten (Velentzia) jaio zen orain 42 urte. PSPV, Compromis eta Podemos alderdien arteko gobernu akordioaren ("Botanikoaren akordioa") negoziaziorako punturik polemikoena garatzeaz arduratu zen 2015ean.
Montonekin batera, Sanchezen Gobernuan Carmen Calvo (Gobernuko presidenteordea eta Berdintasun ministroa), Jose Luis Abalos (Sustapen ministroa), Maria Jesus Montero (Ogasun ministroa), Meritxell Batet (Lurralde antolakuntza ministroa) eta Nadia Calviño (Ekonomia ministroa) izango dira.