Politika -
Pedro Sanchezen Gobernua
Nadia Calviño, Pedro Sanchezen Gobernuko Ekonomia ministroa
Gaur Egun Europako Batzordeko departamentu bat zuzentzen du, finantza-programazio, urteko aurrekontu eta kontabilitate eta finantza arauena, hain zuzen ere.
Agentziak | Erredakzioa
Nadia Calviño Europako Batzordeko goi funtzionarioa izango da Pedro Sanchezen Gobernuko Ekonomia ministro berria, PSOEko iturriek adierazi dutenez.
Calviño Ekonomian eta Zuzenbidean lizentziatua da UNEDetik, eta Europako Batzordeko Aurrekotuen Zuzendaritzako zuzendari nagusia da, baita goi funtzionarioa ere Bruselan.
Coruñan jaio zen, 1968an, eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioan egin zuen lan 2004an, Pedro Solbes ministro zuela.
Calviño Europako Batzordean Konkurrentziako Zuzendaritzako zuzendari nagusi laguntzailea izan da, baita Barne Merkatuko zuzendari nagusi ere.
Lehenago, Espainiako administrazioan, Espainiako Konkurrentzian Batzorde Nazionaleko zuzendaria izan da, eta irakasle moduan ere jardun du unibertsitatean.
Gaur Egun, Europako Batzordeko departamentu bat zuzentzen du, finantza-programazio, urteko aurrekontu eta kontabilitate eta finantza arauena, hain zuzen ere.