Politika -

Pedro Sanchezen Gobernua

Meritxell Batet izango da lurralde administraziorako ministro berria

PSCko diputatua Sanchezi lotutako politikaria da, aurreko agintaldia egin zuenetik, PSOEko idazkari nagusi bezala. Bigarren izan zen Madrilgo zerrendan, 2015eko hauteskunde nagusietan.

Meritxell Batet PSCko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Meritxell Batet PSCko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Meritxell Batet PSCko diputatua. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meritxell Batet PSCko diputatuak zuzenduko du Pedro Sanchezen Gobernuko lurralde administraziorako Ministerioa, iturri sozialistek jakitera eman dutenez. Ez dute departamentuaren izena zehaztu.

Batet Sanchezi lotutako politikaria da, aurreko agintaldia egin zuenetik, PSOEko idazkari nagusi bezala. Bigarren izan zen Madrilgo zerrendan, 2015eko hauteskunde nagusietan, eta paper garrantzitsua izango du Kataluniako krisiari irtenbidea bilatzeko garaian.

Bartzelonan jaio zen, 1973an, eta Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean.

PSCren diputatua izan da, Bartzelonan, VIII., IX. Eta X. legealdietan, baita Madrilgo diputatua ere PSOErekin, XI. legealdian.

Gaur egun PSCren diputatua da, Bartzelonako barrutian. Kongresuko Diputazio Iraunkorreko bokala da, baita alderdi sozialistako bozeramaile laguntzailea ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak