Politika -
Zentsura-mozioa
PSOE, zentsura-mozioaz: 'Ez dugu ezer negoziatu nahi'
Ciudadanosi erantzun dio sozialisten Antolakuntza idazkariak, eta "350 diputatu konstituzionalei erantzukizuna" eskatu die.
Agentziak | Erredakzioa
PSOEk Ciudadanosi erantzunez esan duenez, ez dute Pedro Sanchezek Mariano Rajoyren Gobernuaren kontra aurkeztutako zentsura-mozioaren inguruan "ezer negoziatuko", nahi duten bakarra Espainiari "kalitate demokratikoa" ematea baita.
"350 diputatu konstituzionalei erantzukizuna eskatzen diego. Ez dugu ezer negoziatu nahi", esan du Jose Luis Abalosek, alderdiko Antolakuntza idazkariak.
Zentzu berean, inork aurkeztutako mozioa "ausartegia" dela esaten duenean, "ustelkeriaren konplizea" izaten ari da. Horrela, alderdiei galdetu die ea prest dauden Gobernu batek "ustelkeria sare instituzional batean" sostengatzeko.
"Ez zaigu besterik geratzen, ez zen aukera bat, baizik eta erantzukizunez jokatzeko beharra", esa du Abalosek. PP "Zuzenbide Estatua, epaileak eta Konstituzioak ezartzen duena zalantzan jartzen ari dela gehitu du sozialistak.
PSOEko Antolakuntza idazkariarentzat, zentsura-mozioa "eraikitzailea" da, bere ustez, "egonkortasuna gehitzen duelako". "Egonkorra ez dena gauden moduan egotea da. Lur jota dabilen Gobernua da, eta gobernatzen jarraitzeko aukera guztiekin bukatu dute", esan du.
"Ez genuen aste honetakoa bezalako epai zorrotzik. Gobernuak oraindik ukatzen du hori, eta orain dio epaiari helegitea jarri ahal zaiola, eta epaileak gehiegikeriaz jokatu duela", kritikatu du Abalosek. Esan duenez, ez dago "ezer hitz egiteko", epaileek PP "ustelkeria sare instituzional bat bezala antolatuta egon dela" baieztatu dutelako.
Gainera, PSOEk ez duela boterea nahi "edonola", baizik eta "Konstituzioak ezarritakoaren arabera, eta ez legez kontrako finantzazioa erabilita". "Ezin ditugu ustelkeria eta lotsagabekeria onartu. Sistemaren aurka gehien daudenak haiek dira, espainiarrak elkarren aurka jartzen dituztelako", esan du.