Politika -

KATALUNIA

Kontseilarien kargu hartze saioa atzeratu egin du Torrak

Espainiako Gobernuaren kontra neurriak hartzea aztertzen ari da Generalitateko presidente izendatu berria.

Quim Torra, atzo.
Quim Torra, atzo.
Quim Torra, atzo.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generaliteko kontseilari berrien izendapenen dekretua Kataluniako Aldizkari Ofizialean publikatzeko bidea aurkitu nahi du Quim Torrak, Espainiako Gobernuak urrats hori egitea ukatu ondoren.

Generalitateko Aholkularitza Juridikorako Batzordeari kontseilarien izendapenak publikatzek aukerak azter ditzala eskatu dio presidente izendatu berriak. Modu horretan, gaur egitekoa zen inbestidura saioa atzeratuta geratu da.

Agiri batean, Generalitateak esan du Espainiako Gobernuaren "blokeo instituzionala" gaitzetsi nahi duela Torrak. Espainiako Gobernuak izendapenak publikatzeari uko eginda, Gobernu berriaren osaketa ez atzera ez aurrera dago Katalunian, eta Torrak uste du Mariano Rajoyren Gobernua legea urratzen ari dela.

Atzo, Victor Cullell Generalitateko idazkariak gutun bat igorri zion Jose Maria Jover Espainiako Gobernuko Presidentetza idazkariordeari. Bertan, kontseilarien izendapenak ofizialki ez publikatzearen arrazoi juridikoak azaltzeko eskatu zuen Cullellek, baina ez du erantzunik jaso.

Torrak azpimarratu duenez, berak izendatutako kontseilarien eskubide politikoak indarrean daude, eta, beraz, ez dago haien kargu hartzea oztopatzeko arrazoirik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Carles Puigdemont