Politika -

Katalunia

Rajoyk Kataluniako Gobernua errefusatu du 'bideragarria' ez delako

Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak legea errespetatu eta ganorazko elkarrizketa eskatu ditu, baina ez da 155az mintzatu. Torraren Gobernua aztertzen ari da oraindik.

Rajoy, duela gutxi egindako argazki batean. Argazkia: EFE
Rajoy, duela gutxi egindako argazki batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gaur, astelehena, ohartarazi duenez, Kataluniak ezin du 'bideragarria' ez den Gobernurik izan; aldiz, bideragarria izan behar du, baita legea bete eta "ganorazko elkarrizketarako" gauza izan ere.

Rajoy Galiziako Enpresarien Bilguneko Biltzarrean egindako agerraldian mintzatu da, Vigon, eta Kataluniako Gobernua ahalik eta lasterren izango dela ziur agertu da, beti ere bideragarritasun eta legearekiko errespetuaren baldintzak beteta.

Gobernu espainiarraren buruak, halere, ez du 155. artikulua mantentzearen aldeko erabakiaz hitz egin, Quim Torra presidenteak proposatutako Gobernua aztertzen duen bitartean.

"Denok gaude legearen inperioaren menpe", azpimarratu du gobernuburuak. Gainera, erantsi duenez, Katalunian hitz egiteko gauza izango den Gobernua behar da.

Elkarrizketa izatea ez da egin nahi dena adieraztea -zehaztu du-, borondatea behar da, baita esandakoa betetzea ere.

"Kataluniak normaltasuna berreskuratu behar du erakundeetan, ekonomian eta gizartean", esan du. Horretarako, azaldu duenez, Espainiako gobernuak bere esku dagoen guztia egin, eta besteek haien erantzukizuna betetzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Mariano Rajoy Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès