Politika -
PRESOAK
Frantziak Mont-de-Marsango espetxera hurbildu du Luis Iruretagoiena
61 urteko euskal presoa Alençon hiriko kartzelan zegoen, 830 kilometrora.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako Gobernuak Luis Iruretagoiena Lanz euskal presoa Mont-de-Marsan Landetako hiriburuko kartzelara lekualdatu du, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.
61 urteko euskal presoa 20 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, eta orain arte Alençon hiriko kartzelan zegoen, 830 kilometrora.
2007ko irailaren 1ean atxilotu zuten, Frantziako Cahors udalerrian, Lot departamenduan.
Frantziako Justiziak 20 urteko kartzela zigorra ezarri zion 2013ko martxoan, Garikoitz Aspiazu eta Mikel Carrera Saroberekin batera epaitu zutenean.
Iruretagoienaren lekualdatzea aintzat hartuta, Frantziak 13 euskal preso gerturatu ditu urtea hasi denetik.