Politika -
MADRIL
PSOEk Cristina Cifuentesen aurkako zentsura mozioa aurkeztu du
Unibertsitateak Fiskaltzara jo duela jakin ostean aurkeztu dute mozioa sozialistek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madrilgo PSOEk erroldatu egin du Cristina Cifuentes erkidegoko presidentearen aurkako mozio zentsura, Madrilgo Asanblean. Izan ere, “argi” ikusten du “iruzurra” eman dela agintari autonomikoak Juan Carlos Unibertsitatean egindako masterrean.
Sozialistek ostiral honetan aurkeztu asmo zuten mozioa, baina gaur arratsaldean egin dute azkenean, jakin ostean unibertsitateak Fiskaltzari igorri diola ikerketa. Handik gutxira, Ministerio Publikoak ikerketa penala abiatu du.
“Entzun ditugun azalpenak ez dira nahikoak, eta egora gero eta larriagoa denez, badirudi argi dagoela iruzurra eman dela”, adierazi du Jose Manuel Franco PSOE-Mko idazkari nagusiak.