Politika -
KATALUNIAKO GATAZKA
Puigdemont Finlandiatik atera da, haren abokatuak baieztatu duenez
Finlandiako Poliziaren esku zegoen jada Generalitateko presidente ohiaren kontrako atxilotze-euroagindua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren abokatu den Jaume Alonso Cuevillasek larunbat honetan esan duenez, Puigdemont Finlandiatik atera da dagoeneko.
"Puigdemont presidentea ez dago jada Finlandian", baieztatu du Cuevillasek Twitter bidez, "baina Belgikako justiziaren mesedetan jarraituko du, hain bizi da-eta".
Bestalde, Finlandiako Poliziak jakitera eman duenez, jaso dute jada atzo Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren kontra jarritako atxiloketa-euroagindua.
KRP Finlandiako Ikerketa Bulego Nazionalak ohar bidez jakinarazi duenez, agintari polizialek fiskalari euroagindua eman diote jada. Ostegunean iritsi zen Puigdemont Helsinkira, hitzaldi batean parte hartzeko, eta berez, gaur, larunbata, joatekoa zen.