Politika -

Presoak

PPk protesta egin du Zunbeltz Larreari Durangon egindako harreran

ETAren biktimen argazkiak eskuan zituztela, PPko zenbait kide Zunbeltz Larrea preso ohiari harrera egiteko bildu diren herritarren aurrean jarri dira.

PPko buruzagien protesta, Zunbeltz Larreari Durangon egindako harreran. Argazkia: EFE
PPko buruzagien protesta, Zunbeltz Larreari Durangon egindako harreran. Argazkia: EFE
PPko buruzagien protesta, Zunbeltz Larreari Durangon egindako harreran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPko buruzagiek elkarretaratzea egin dute Durangon, Zunbeltz Larrea preso ohiari antolatutako harrera-ekitaldian. ETAk Bizkaiko udalerri horretan hildako pertsonen argazkiak eraman dituzte eskuan.

Tartean izan da Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusia. Larrea noiz agertu zain zeuden herritarren aurrean izan dira eta tentsio une batzuk izan dira.

Larrea azaldu denean, argazkiak erakutsi dizkiote, baina honek bere bidean aurrera jarraitu du eta herritarrek txalo artean hartu dute.

Larrea gaur utzi dute libre, 15 urteko kartzela-zigorra bete ostean. Gauean beste harrera-ekitaldi bat izango du Ondarroan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Durango argazkiak Albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Amaya Fernández Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa