Politika -

INAUGURAZIOA, IGANDEAN

Colauk, Torrentek eta Generalitateak planto egingo diote erregeari Mobile Congressen

Colauk eta Torrentek ez dute harrera ofizialean parte hartuko; bai, ordea, erregea buru izango duen afarian. Bestalde, Generalitateko ordezkariak ez dira ez harrerara ez afarira joango.

Ada Colauren artxiboko argazkia. EFE
Ada Colauren artxiboko argazkia. EFE
Ada Colauren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ada Colau Bartzelonako alkateak, Generalitateko hiru ordezkarik eta Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak planto egingo diote bihar, igandea, Felipe VI. erregeari Mobile World Congress (MWC) kongresuaren harrera ekitaldian. Hori dela eta, Espainiako Gobernuaren eta alderdi konstituzionalisten kritikak jaso dituzte.

Colauk eta Torrentek, adibidez, ez dute harrera ofizialean parte hartuko, baina erregearekin kointzidituko dute inaugurazioko afarian eta ekitaldi instituzionalean. Generalitetako hiru ordezkari, ordea, ez dira ez harrerara ezta afarira ere joango.

Erregeak urriaren 1eko erreferendumean izandako jarrera dela eta hartu duela erabakia argudiatu du Bartzelonako alkateak. Colauren iritziz, Felipe VI.ak "jarrera gogorrenekin eta errepresiboenekin" bat egin zuen.

"Ez diot ohore egingo Kataluniarekin duen harremana gainbegiratu beharko lukeen errege bati", azpimarratu du Colauk. Ondoren aipatu duenez, "errespetu instituzionalak eta hezierak ez dute zerikusirik ohore egitearekin, Katalunia bizitzen ari den demokraziaren atzerapen unean".

Kritikak

"Itxurakeriak alde batera utzi eta bartzelonarren eta hiriaren interesen alde lanean hastea" eskatu dio Espainiako Gobernuak Bartzelonako alkateari.

Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko presidenteak gogor kritikatu du Colau, erregeari "planto" egiteagatik. Haren aburuz, "hauteskundeetarako interesak eta sentimendu independentista" lehenetsi ditu, zeregin instituzionalaren aurretik.

Bestalde, Miquel Iceta PSCko buruzagiaren esanetan, "Colauk betebehar instituzionala ahazten jarraitzen du, akatsak pilatzen eta hiria kaltetzen. Bartzelonak ez du merezi".

Azkenik, "Colauk ez duela aktibista gisa izan zuen zeregina gainditu" uste du Carina Mejias Ciudadanos alderdiak Bartzelonako Udalean duen ordezkariak, eta "beste behin ere independentisten aginduetara" ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Bartzelona Espainiako Felipe VI.a Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako Gobernua