Politika -

Nafarroa

Nafarroako Parlamentuko batzorde batek Euskararen Legea aldatzea aztertuko du

Batzordearen eraketa gaur onartu dute, oposizioaren aurkako botoekin: UPN, PSN eta PP.

Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia
Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia
Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen Foru Lege berria egiteko proposamena lantzeko batzorde berezia osatzea adostu dute gaur Nafarroako Parlamentuan. Oposizioko alderdiek aurka bozkatu dute.

2017ko urrian Foru Erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidan du jatorria proposamenak, helburu hori bultzatzeko ebazpena onartu baitzen orduan, Adolfo Araiz EH Bilduren bozeramaileak gogoratu duenez. Batzordea sortzearen alde agertu dira Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E; aurka, berriz, UPN, PSN eta PPN.

Egungo legedia proposatu du EH Bilduk, eta hala erabakiz gero, legea moldatzea herritarren hizkuntza-eskubideak beteta, hizkuntza-eremuak gaindituta eta euskara erkidego osoan ofizial eginda.

"Batzordearen sorkuntzak ez du legea moldatuko bere horretan", azpimarratu du Araizek. Ondoren, aldaketari atera ireki zaiola nabarmendu du. Horrez gain, Araizen ustez, "normalizazioaren ideian urrats positiboak emateko" erabaki garrantzitsua da. Datozen asteetan funtzionamendu-arauak ez ezik, lana egiteko epeak ezarriko dituztela gaineratu du EH Bilduko bozeramaileak.

Javier Esparza UPNko bozeramaileak, bestalde, Gobernura iritsiz gero, euskararen inguruko politikak aldatzeko asmoa duela argitu du, "obsesiboki gailentzen" ari baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Nafarroa Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak