Politika -

EH Bildu

Otegi: 'Ez dago estatus berririk erabakitzeko eskubiderik gabe'

EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren arabera, 'horrek zehazten du menpekotasun edo berdintasun harremana estatu espainiarrarekin'.

Arnaldo Otegi, EH Bildu. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi, EH Bildu. Argazkia: EFE
EH Bilduk ez du nahi erabakitzeko eskubidea jasotzen es duen estatusik

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak gaur goizean defendatu duenez, "ez dago Euskal Herriarentzat estatus politikorik, erabakitzeko eskubiderik gabe". Izan ere, "horrek zehaztuko du menpekotasun edo berdintasun harremana estatu espainiarrarekin".

Gaur goizean Hernanin hitz egin du Otegik, Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramailearekin egindako agerraldian. Alderdi abertzaleak datorren asteazkenean Eusko Legebiltzarrean autogobernuari buruz aurkeztuko duen txostenaren oinarriak jakinarazi ditu.

Otegik ohartarazi duenaren arabera, "estatu independientea ez den marko bat behin-behinekoa izango da beti Euskal Herriarentzat. Gehiago edo gutxiago iraungo du jendearen borondatearean arabera, baina beti izango da behin-behinekoa".

Dena den, Otegiren aburuz, Eusko Legebiltzarrean aurrerantzean planteatuko den eztabaida "nagusia" ez da "transferentzia katalogo berriari" buruzkoa izango soilik, Euskal Autonomia Erkidegoak estatu espainiarrarekin izango duen "harreman ereduari" buruzkoa baizik.

"Guretzat garbi dago berdintasunean oinarritutako eredua izan behar dela. Izan ere, erkidegoaren eta estatuaren arteko harremana ez bada aldatzen, ez dago estatus berririk", azpimarrat

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika EH Bildu Araba Gaurko azken orduko albistea