Politika -
KATALUNIA
Puigdemontek etxebizitza bat alokatu omen du Waterloo hirian
Bertako hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, 500 metro koadroko etxea da eta hileroko alokairuak 4.400 euro balio du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carles Puigdemont Generalitateko presidentegaiak etxebizitza bat alokatu ei du Belgikako Waterloo hirian, Bruselatik 30 kilometrora, bertako hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera.
Bertako hainbat komunikabideren esanetan, etxeak 500 metro koadro ditu: sei logela, hiru komun, lau ibilgailurentzako garajea eta terraza handia.
L'echo egunkari ekonomikoak zehaztu duenez, Josep Maria Matamala Carles Puigdemonten lagun eta aholkulariak alokairu kontratua sinatu du dagoeneko, eta 4.400 euro balio du hilean.
Orain arte, Carles Puigdemont Brusela erdiguneko Husa President Park hotelean hartu du ostatu.
L'Echo eta Le Soir egunkariek aipatutako iturrien arabera, Puigdemontekin batera Bruselan dauden lau kontseilari kargugabetuak ere Waterloo hirira joango dira.