Politika -
Katalunia
Alderdiekin biltzeko eskatu dio Torrenti Espainiak hautagai berria aukeratzeko
Espainiako Gobernuak alderdiekin berriro biltzeko eskatu dio Kataluniako Parlamentuko presidenteari, Gerenalitatea presiditzeko beste hautagai batzuk daudela uste baitute.
Agentziak | Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Kataluniako Generalitatearen buru izateko hautagai berri bat aukeratzeko alderdiekin berriro biltzeko eskatu dio Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteari.
Espainiako Gobernuko presidenteordeak horrela erantzun die kazetariei gosari informatibo batean Puigdemonten inbestiduraz galdetuta. Carles Puigdemont presidente ohiak "sortutako egoera salbatu behar dugu", esan du.
Sainz de Santamariaren hitzetan, "eraikitzeko unea" eta "suntsitzeko epea alde batera uzteko" garaia da. Hori dela eta, alderdiekin berriro biltzeko eskatu dio Kataluniako Parlamentuko presidenteari, Gerenalitatea presiditzeko beste hautagai batzuk daudela uste baitu Santamariak.