Politika -

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

'Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handiena' iragarriko du Gure Esku Dagok

Ekainaren 10ean 'herri honetan sekula egin gabeko mobilizazio bat' antolatuko dute, eta datorren larunbatean emango dituzte ekimen horren xehetasunak, Donostian.

Iazko ekainean Bilbon egindako mobilizazioa. Argazkia: EFE
Gure Esku Dago. Argazkia: EFE
Iazko ekainean Bilbon egindako mobilizazioa. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 10ean egingo duten "mobilizazio handia" iragarriko du Gure Esku Dagok datorren larunbatean. Herri mugimenduak aurreratu duenez, "Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena" izango da.

2018an erabakitzeko eskubidearen aldeko "urrats esanguratsuak" emango direla uste du Gure Esku Dagok, eta bide horretan herritarrek protagonismo handia izango dutela gaineratu du. "Herritarron Ituna, herri galdeketak eta ekainaren 10eko mobilizazioa. Hiru lan ildo horiek garatuko ditu Gure Esku Dagok 2018an, erabakitzeko eskubidearen aldeko urrats esanguratsuak emateko determinazioarekin", esan du herri ekimenak.

Aurtengo ibilbide orriaren ardatzak aurkeztu zituen dinamikak abenduan, Agurainen egin zen bazkideen Ezohiko Batzarrean, eta plangintzaren garapena diseinatzen aritu da ordutik. Urtarrilaren 27an abiatuko du ibilbidea, Eureka Zientzia Museoan (Donostia) egingo den ekitaldi batean. Bertan aurkeztuko da ekaineko mobilizazioa, eta aurkezpen berean azalduko dira Herritarron Ituna osatzeko emango diren pausoak ere.

"Euskal gizartean aro berri bat irekitzeko baldintzak" erein nahi dituztela esan zuen atzo Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak, kazetariekin gosari informatiboa egin ondoren. Oiarbideren hitzetan, ekainetik aurrera Herri Ituna sustatuko du Gure Esku Dagok eragileen artean, aro berri bat irekitzeko.

Ekainaren 10ean "herri honetan sekula santan egin gabeko mobilizazio bat" antolatuko dutela aurreratu zuen Oiarbidek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa