Politika -
KATALUNIA
Llarena epaileak Jane, Monte, Ruiz eta Baiget kontseilari ohiak deitu ditu
Horiez gain, Albert Battle Esquadra Mossoen zuzendari nagusi ohiak eta Perez de los Cobos koronelak ere deklaratu beharko dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak lekuko gisa deitu ditu Jordi Jane, Neus Munte, Meritxell Ruiz eta Jordi Baiget Generalitateko kontseilari ohiak, Albert Battle Esquadra Mossoen zuzendari nagusi ohia eta Diego Perez de los Cobos, ikertutako ekintzak gertatu zirenean segurtasun indarrak koordinatu zituen Guardia Zibilaren koronela.
Jordi Jane, Neus Munte, Meritxell Ruiz eta Jordi Baiget kontseilari ohiek kargua utzi zuten Kataluniako Parlamentuak aldebakarreko independentzia adierazpena egin aurretik.
Gainera, 2017ko irailean eta urrian BBVAko Bruselako kontu korronteetatik egindako transferentziak ikertzeko eskatu dio epaileak Guardia Zibilari. Espainiako Gobernuak Generalitateko kontuak esku hartuta zituen ordurako.
Diego Perez de los Cobos koronelak lekuko gisa deklaratuko du otsailaren 1ean, 10:00etan.
Jordi Jane i Guasch, Neus Munte Fernandez eta Meritxell Ruiz Isern kontseilari ohiek urtarrilaren 30ean deklaratuko dute, eta Jordi Baiget i Cantons eta Albert Batlle i Bastardasek, ostera, urtarrilaren 31n.