Politika -
Ekitaldia lehendakaritzan
Urkullu: 'Autogobernua defendatzea eta eguneratzea da gure helburua'
Horrez gain, lehendakariak esan du Espainiak eta Europak "Estatu eredua berritu" beharko luketela, "errealitate nazionalak aintzat hartzeko".
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Urkulluren esan du Euskadi “egonkortasunean inbertitzean duen herrialdea” dela eta berretsi egin du Espainiak nahiz Europak “Estatu eredu berria” behar dutela, “errealitate nazionala ezberdinak onartu, aitortu eta errespetatuko dituena”.
Gabonetan euskal gizarteari egin ohi dion harreran egin ditu adierazpenok Urkulluk. Agintariak, politikariak, enpresariak, gizarte eragileetako ordezkariak eta kulturgileak izan dira ekitaldian.
Lehendakariak elkarrizketaren bidea eta aldebikotasun defendatu ditu, eta “arazo politikoei irtenbide politikoa” eman behar zaiela azpimarratu du, Kataluniako egoerari aipu eginez.
Legebiltzarreko autogobernu lantaldean akordio zabala lortzeko aukera dagoela adierazi du, “akordio hori oinarri hartuta, Estatuari itun berri bat proposatzeko”.
"Gure lehen helburua egungo autogobernua defendatzea eta betearaztea da, eta konpromiso irmoa dugu autogobernu hori eguneratu eta egokitzeko”, azaldu du.
Eusko Jaurlaritzaren helburuak
Urkulluk bere Gobernuaren lehentasunak zeintzuk diren ere aipatu du: enplegua, ekonomiaren susperraldia eta jasangarritasuna; garapena, integrazio soziala, berdintasuna eta kalitatezko zerbitzu publikoak; bizikidetza eta giza eskubideak; eta autogobernu gehiago.
Lehendakariak esan du aurrekontuetan eta finantzazioan “egonkortasuna” bilatzen duela eta horretarako “kudeaketa zorrotza” egin behar dela erantsi du, “konfiantza sortuz”.
Osasunean, hezkuntzan eta babes sozialean egindako inbertsioak ere aldarrikatu ditu lehendakariak.