Politika -

HAUTESKUNDE OSTEA

Euskadiren "ispiluan" begiratzea gomendatu dio PSEk Kataluniari

Eneko Andueza Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiak uste du Euskadin 'oasi batean bezala" bizi garela, 'beste autonomia erkidego batzuekin alderatuz gero'.

Eneko Andueza, gaur Hernanin. Argazkia: @psegipuzkoa
Eneko Andueza, gaur Hernanin. Argazkia: @psegipuzkoa
Eneko Andueza, gaur Hernanin. Argazkia: @psegipuzkoa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Andueza Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiak uste du Euskadin "oasi batean bezala" bizi garela, "beste autonomia erkidego batzuekin alderata", eta horregatik, "ispilu ona" dela, "Kataluniatik begiratu eta aniztasuna errespetatuz eta ezberdinen arteko akordioak eginez, banaketatik, konfrontazioatik eta subiranismoaren ametsetatik lor daitekeena baina gehiago lortu daitekeela ikusteko, horiek polarizazio eta gizartearen banaketa besterik ez baitute ekartzen".

Hernanin izan da Andueza, sozialisten afiliatu eta kideekin, eta kazetariei esan dienez, PSE "egonkortasuna ematen ari zaio Euskadiri", eta "bai EAEn baita Gipuzkoan ere aurrekontuak eurei esker" atera direla aurrera nabarmendu du: "Alderdi sozialista bi Gobernu horietan sartzeak egonkortasuna eman die instituzioei, eta hala, egin beharrekoa egin dezakegu, herritarren eguneroko arazoak konpondu".

Ildo horretan, aurrekontu horiei esker "lanpostuak sortzen eta gizartearen eskubideak garatzen, etxebizitzen legea, adibidez, aritu gaitezke" esan du.

Anduezaren iritziz,"egonkortasun handiko egoera politikoa" bizi dugu Euskadin eta herritarrek "izugarri" eskertzen dute hori: "hala diote inkestek eta baita jendeak ere guri, kalean". "Ez dut konparazioa egin nahi, baina oasi batean bizi garela ematen du Katalunia bezalako erkidegoek bizi dutenarekin alderatuta" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi politikoak albisteak PSE-EE Gipuzkoa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa