Politika -

KATALUNIA

Puigdemontek egingo du Junts pel Catalunya hautagaitzaren zerrenda

PDeCAT alderdiak askatasun osoa eman dio zerrenda nork osatu behar duen erabakitzeko. Ostiralera arteko epea dute hautagaitza erregistratzeko.

David Bonvehi, Marta Pascal eta Artur Mas. Argazkia: EFE.
David Bonvehi, Marta Pascal eta Artur Mas. Argazkia: EFE.
David Bonvehi, Marta Pascal eta Artur Mas. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PDeCAT alderdiaren batzar nazionalak askatasun osoa eman dio Carles Puigdemonti Junts pel Catalunya hautagaitzaren zerrenda nortzuek osatuko duten erabakitzeko.

PDeCAT alderdia 19:00etan bildu da, abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkeztu beharreko zerrendari buruz eztabaidatzeko.

Puigdemont Bruselan dagoenez, Marta Pascal koordinatzaileak zuzendu du batzarra. Zerrenda zabala izatea eta, beraz, hautagai independente ugari izatea omen da asmoa eta, besteak beste, Jordi Sanchez ANCko presidentea zerrendan joatea nahiko lukete. Une honetan preso dago Sanchez.

Batzar nazionalak ia aho batez onartu du zerrenda Puigdemontek eta alderdiaren zuzendaritzaren artean osatzea. Ostiralera arteko epea dute horretarako.

Kartzelan dauden kargugabetutako kontseilariak gogoratuz hasi dute bilera, eta askatasunaren aldeko oihuak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès argazkiak Junts per Catalunya