Politika -

KATALUNIA

ANC elkarteak zerrenda bakarra bultzatzea erabaki du

Bazkideei egindako galdeketan 11.555 herritarrek hartu dute parte. Abenduaren 21eko hauteskundeetara independentistak zerrenda bakarrean aurkeztearen alde egin dute.

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Assemblea Nacional Catalana elkarteak abenduaren 21eko hauteskundeetara begira independentisten zerrenda bateratua osatzearen alde egin du, bazkideen artean egindako galdeketan.  Burujabetzaren aldeko zerrenda bateratua bultzatzea adostu dute, espetxean dauden buruzagi politikoei eta gizarte zibileko ordezkariei zabaldutakoa.

Botoa eman dutenen % 86k bozkatu dute aukera horren alde, 9.922k. Zerrenda bateratuaren kontra, berriz, 1.379 agertu dira, eta 254 abstenitu egin dira.

Ostiralean jarri zuten abian galdeketa, eta 31 ordu izan dituzte bazkideek parte hartzeko.

CUP

Bestalde, CUP-CCko 4.000 kide baino gehiago deituta daude alderdiaren gaurko Ezohiko Asanblada Nazionalera; bertan erabakiko dute zer egingo duen CUPek Mariano Rajoyk abenduaren 21erako deitu dituen hauteskundeetan.

Asanblada 10:00etan hasiko da, Granollerseko Kiroldegian (Bartzelona); CUPeko kideez gain, Crida Constituenten bilduta dauden plataformetako kideak ere izango dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur