Politika -

Katalunia

Kataluniako independentzia aldarrikapena eta trantsizio legea, baliogabetuta

Bestalde, Konstituzionalaren osoko bilkurak Carme Forcadell Parlamentuko presidentearen eta Ana Simo eta Jose Maria Espejo mahakideen aurkako salaketa aurkeztuko du desobeditze-delituagatik.

Tribunal Constitucional. EFE.
Tribunal Constitucional. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak egindako aldebakarreko independentzia-aldarrikapena. Konstituzionalak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak aurkeztutako betearazpen-intzidentea; horren arabera, baita ere, kautelaz bertan behera utzi zuen Kataluniako independentzia-aldarrikapena, urriaren 31n.

Halaber, Konstituzionalaren osoko bilkurak Carme Forcadell Parlamentuko presidentearen eta Ana Simo eta Jose Maria Espejo mahakideen aurkako salaketa aurkeztuko du desobeditze-delituagatik.

Bestalde, Josep Maria Jove Generalitateko Ekonomia Idazkariari eta Montserrat Vidal y Roca Hauteskunde Prozesuetako arduradunari, irailaren amaieran, ezarritako isunak baliogabe utzi ditu Konstituzio Bermeen Auzitegiak. Urriaren 1eko erreferenduma antolatzea egotzita zigortu zituzten.

Kataluniako Parlamentuak onartutako Trantsizio Juridikorako eta Errepublika Sortzeko Legea ere, ahobatez, baliogabe utzi dute gaurko osoko bilkuran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak Espainiako Auzitegi Konstituzionala