Politika -

NAFARROA

Sanfermines 78 ekimenak egiaren batzordea eskatu du, gertatutakoa argitzeko

Kolektiboak kanpaina bat egingo du azarotik uztailaren 8ra bitartean, gertaeren 40. urteurrena gogoratzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanfermines 78 Gogoan ekimenak "egiaren batzordea" sortzea eskatu du ostegun honetan, 1978ko uztailaren 8an Iruñean gertatutakoa argitzeko eta "eraso haren biktima guztiei aitortza ofiziala" emateko.

Aipaturiko kolektiboak Iruñean eskaini duen prentsaurrekoan, 1978ko sanferminetako gertaeren 40. urteurrenaren harira antolatutako kanpainaren berri eman du. 1978ko uztailaren 8an Poliziak German Rodriguez hil zuen Iruñean.

Kanpaina azaroan hasi eta 2018ko uztailaren 8an amaituko da. Gertaera horiekiko izandako "isiltasuna, ahanztura eta inpunitatea" salatu du kolektiboak, eta "egia, justizia eta erreparazioa" lortzeko oinarri sendoak sortzea eskatu du.

Urteurreneko kanpainari hasiera emateko "Trantsizioaren beste biktimak" jardunaldiak egingo dituzte Iruñeko Condestable jauregian azaroaren 22tik 24ra bitartean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroa Albisteak