Politika -

KATALUNIA

Europako Batzordeak elkarrizketa eskatu du Kataluniako auzia konpontzeko

Batzordeko presidenteordeak berretsi du Europako erakundeek ez dutela bitarterkaritza lanik egingo. Haren esanetan, Espainiako 46 milioi herritarrei dagokie beren etorkizuna erabakitzea.

Europako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Europako Parlamentuak elkarrizketarako dei egin die alde guztiei

2:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frans Timmermans Europako Batzordeko lehen presidenteordeak elkarrizketarako deia egin du gaur "Konstituzioa errespetatuz" Kataluniako auzia konpontzeko.

"Utz dezagun alde batera konfrontazioa eta egin dezagun elkarrizketaren aldeko apustua, gatazka konpontzeko", adierazi du Timmermans presidenteordeak. Gaineratu duenez, Europako erakundeek ez dute bitartekari lanik egingo eta Espainiako 46 milioi herritarrei dagokie beren etorkizuna erabakitzea.

Europako Batzordeko bigarrena denak demokraziaren, Zuzenbide Estatuaren eta oinarrizko eskubideen defentsa egin du, eta hirurak beharrezkoa direla azpimarratu du.

Europako Parlamentua Kataluniari buruzko eztabaida berezia egiten ari da eta Europako Batzordeko presidenteorde lehena izan da hitz egiten lehena. Timmermansen hitzetan, erreferenduma legez kanpokoa izan zen eta Generalitateak ez zuen legea errespetatu urriaren 1eko erreferenduma deitzerakoan.

Aldi berean, Katalunian ikusitako irudiak "izugarriak" izan direla onartu du. "Gobernu guztiek Zuzenbidearen nagusitasuna errespetatu behar dute eta horrek batzuetan indarraren erabilera proportzionala eskatzen du", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EB Europa bideoak Eguneko albisteak