Politika -

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Poliziaren bortizkeriaren irudiak mundu osoan zabaldu dira

Nazioarteko politikari eta aurpegi ezagun askok gaitzetsi dute Espainiako Poliziaren jarduna Kataluniako erreferendumaren egunean. 400 pertsonatik gora zauritu dituzte.

Referendum catalán en medios internacionales
Referendum catalán en medios internacionales
Polizia-indarkeria azpimarratu dute nazioarteko komunikabideek

3:21

E.J. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako erreferendumean parte hartzen ari zirenen kontra izan diren karga polizialak, zaurituen bideo eta argazkiak eta Mossoen zein Guardia Zibilaren arteko liskarrak mundu osora zabaldu dira Internet eta sare sozialei esker, eta sare horiek berak erabiltzen ari dira hainbat pertsona ezagun euren kezka agertzeko.

Hala, Charles Michel Belgikako lehen ministroak txio bat argitaratu du indarkeria gaitzetsi eta elkarrizketa politikorako deia egiteko: "Indarkeria ezin da inoiz erantzuna izan. Guk indarkeria mota oro gaitzesten dugu".

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa ere haserre agertu da Katalunian gertatu denarekin, eta Espainiko Gobernuari "norabidea aldatzeko" eskatu dio, "inor larri zauritu aurretik". "Utzi jendeari bere botoa modu baketsuan ematen", idatzi du Sturgeonek Twitterren duen kontuan.

Esloveniako Gobernua ere oso kezkatuta agertu da Twitterren duen kontuan, eta elkarrizketarako deia egin du.

Aitzitik, Europar Batasunak ez du oraindik adierazpen ofizialik egin, baina erakundeko iturriek jakitera eman dutenez, oso gertutik jarraitu dute Katalunian gertatu dena.

Frantziako Gobernuak ere ez du oraindik ezer esan ofizialki, baina oposizioak gogor kritikatu du Poliziaren jarrera. Jean Luc Melenchon Francia Insumisa alderdiko buruak esan du nazio batek ezin duela herri bat "horrenbeste estutu", eta Beinot Hamon hautagai sozialistak azpimarratu duenez, "ez du zentzurik Europaren bihotzean indarkeria erabiltzeak botoa ematea ekiditeko".

Atlantikoaren beste aldetik, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du Mariano Rajoyk munduaren aurrean erantzun beharko duela "errepresio bortitzagatik". Honakoa esan du astero telebistan egiten duen saioan: "Rajoyk errazena egin du, jende gaixoaren kontra indarkeria erabili".

Ameriketako Estatu Batuetatik, New Yorkeko Udaleko bigarrenak esan du "izututa" dagoela Espainiako Poliziaren indarkeria ikusita.

Gainera, Greziako Ekonomia ministro izan zen Yanis Varufakisek "Francoren espirituari men egin eta hobekien egiten dakitena egiten ari dira Rajoy eta PP", esan du. "Rajoy and PP, imbued with Franco's authoritarian legacy, doing their best to ferment... Catalan independence! #CatalanReferendum", idatzi du Twitterren.

Julian Assangek, azken asteotan Kataluniako erreferendumaren inguruan oso aktibo ibili ondoren, hainbat txio argitaratu ditu Poliziak manifestari baketsuen kontra egin duela nabarmenduz.

Protestak Londresen eta Edinburgon

Nazioartea #CatalanReferendum traolari esker jarraitzen ari da hein handi batean Katalunian gertatzen ari dena eta hainbatek hori bera erabili dute Kataluniatik kanpo izan diren elkartasun ekintzen berri emateko. Edinburgon, adibidez, ehunka lagun elkartu dira Espainiako Gobernuaren jarrera gaitzesteko, Eskoziako banderak eta senyerak eskuetan:

Edinburgh in solidarity with #Catalanreferendum ¡No Pasarán! pic.twitter.com/ZgT5OEOser

— stewart bremner (@stewartbremner) 2017(e)ko urriak 1

Londresen ere protestak izan dira. Dozenaka lagun bildu dira "demokraziaren alde eta indarkeriaren kontra":

Catalan peacefully singing for independence in London's Piccadilly Circus #CatalanReferendum pic.twitter.com/YjJcuKovHQ

— Chris Newton (@cjanewton) 2017(e)ko urriak 1

Londres sale a la calle en defensa de la democracia y contra la violencia del PP. #CatalanReferendum #RajoyDimisión #vergüenza #10ctARV pic.twitter.com/TQL3j1yO3O

— Diego PODEMOS ¿¿ (@DiegoPodemos) 2017(e)ko urriak 1

Komunikabideak

Europako komunikabide nagusiek urriaren 1eko erreferenduma jarri dute azaletan eta webguneetan irekitzen, herritarren kontra erabilitako indarkeria nabarmenduz. BBCn adibidez:

pic.twitter.com/utTh3l8Lp9

— Steven Marwick (@SMarwickYes) 2017(e)ko urriak 1

Liberation egunkari frantsesak Twitterren duen kontuan iragarri duenez, britainiar begiraleek Espainia Hagako Nazioarteko Auzitegira eramango dutela jakinarazi dute.

AEBn, berriz, CNN, NBC eta CBS telebista kateak, besteak beste, istiluen irudiak ematen ari dira goizetik, eta zaurituen kopurua pantailaratzen, datuak eguneratzen diren bakoitzean.

Washington Post-ek "Kataluniaren desafioa desobedientzia ekintza zibil masiboa" dela idatzi du, eta The New York Times-ek "katalanen ezohiko determinazioa" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako prozesua zuzenean