Politika -

Politika orokorreko bilkura

Estatutuaren balizko erreforma legegintzaldi honetan bozkatu nahi du PSEk

Autogobernua indartzeko modu egokiena Konstituzioan "erreforma federala" egitea dela adierazi du Idoia Mendiak.

Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendiaren (PSE) hitzaldia Politika Orokorreko Bilkuran

32:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du EAEko sozialisten helburua dela euskal herritarrek "legegintzaldi honetan" bozkatzea Estatutuaren balizko erreforma, "erreferendum legal batean".

Politika orokorreko eztabaidan egindako agerraldian, Mendiak nabarmendu du autogobernua indartzeko modu egokiena Espainiako Konstituzioan "erreforma federala" egitea dela.

PSEko buruak balioetsi egin du egungo Estatutua, baina bere osotasunean bete behar dela aldarrikatu du. "Estatutuan eta Konstituzioan sinesten dugunez, inolako aurreiritzirik gabe eskatzen dugu horiek osorik betetzea, erreformatu daitezkeen arren", gaineratu du.

Horren esanetan, egungo Jaurlaritzak ez du Euskadi "amildegira" eramango, dula hamar urte "Ibarretxe planak egin zuen bezala". "Ziur gaude sozialistak Gobernuan gaudelako", azpimarratu du Mendiak.

"Sozialistak bertan badaude, Gobernuak ez du inoiz Euskadi amildegira eramango", laburbildu du sozialistak, eta PSEk "ekarpenak" egingo dituela esan du, "arazoak ustel ez daitezen".

Mendiaren hitzetan, PSEk egungo Estatutua "berritu" nahi du, inor "baztertua" senti ez dadin.

Autogobernuaren esparruan EAJrekin "desadostasunak" dituela aitortu du, baina Legebiltzarreko lantaldean lan egiteko deia egin die alde guztiei.

Kataluniako egoerari dagokionez, PSEko idazkari nagusiak akordioak eskatu ditu, eta ohartarazi du Zigor Kodeak ez duela ezer "konponduko". "Politika egin beharra dago, hitz handiz", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Idoia Mendia bideoak Alderdi politikoak Euskal sozialistak Albisteak