Politika -

Parlamentuak onartua

Konstituzionalak bertan behera utzi du Kataluniako trantsizio legea

Espainiako Gobernuak deskonexio lege nagusiaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du Auzitegiak.

Kazetari bat, Auzitegi Konstituzionalaren egoitzaren aurrean. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE
Fiskaltzak kereilak igorri dizkie Parlamentuko mahaiari eta Generalitateari

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espero zen bezala, Kataluniako trantsizio legea bertan behera uztea erabaki du Auzitegi Konstituzionalak. Espainiako Gobernuak deskonexio lege nagusiaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du Auzitegiak, eta horrenbestez, Kataluniako Parlamentuak onartutako legea bertan behera geratu da, kautelazko neurri gisa.

Legea baliogabetzearekin batera, bere erabakiak bete beharrekoak direla gogorarazi die Auzitegiak Kataluniako Gobernuko eta Parlamentuko kideei.

Espainiako Gobernuak aurkeztuko helegitearen arabera, "1978tik Espainiako elkarbizitza arautzen duten oinarrien aurkako mehatxu eta irainik handiena da" legea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken ordukoa Espainiako Auzitegi Konstituzionala