Politika -

Katalunia

560 udalek babestu dute urriaren 1eko erreferenduma

Udalerrian hauteslekuak ipiniko ote dituzten jakinarazteko 48 orduko epea eman zien Puigdemontek. Ostiral honetan bukatuko da epea.

Puigdemont, TV3ri eskainitako elkarrizketan. EFE
Carles Puigdemont. EFE
600 udalek baino gehiagok esan dute lagunduko dutela

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian dauden 948 udaletatik oraingoz 560k eman diote babesa urriaren 1eko erreferendumari, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak iragarri duenez. Puigdemontek berak asteazkenean bidalitako gutunari erantzunez edota erreferenduma deitzeko dekretuaren kopia sinatuz adierazi dute euren jarrera.

TV3 telebista katalanari bart emandako elkarrizketa batean eman du datua Generalitateko presidenteak. Puigdemonten hitzetan, Estatuak abiatutako "beldurraren kanpaina izugarria gorabehera", 16.000 pertsonak eman dute erreferendumean "kolaboratzaile" izateko izena, eta 560 udalek babestu dute.

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen atzo erreferenduma, eta ohartarazpen zehatza bidali zien Kataluniako udal guztiei: "Euren zeregina da baliogabetzea ez betetzea edo ezikusiarena egitea suposatzen duen edozein ekimen geldiarazi edo eragoztea".

Estatuaren "kereila tsunami" horren aurrean, erreferenduma babesteko prest agertu diren alkateen kopurua "oso nabarmena" da, Puigdemonten aburuz. Are gehiago, Generalitateko presidentearen ustez, agerian geratu da Kataluniakoa proiektu demokratikoa dela, eta Espainiako Gobernuak eta Estatuak dira azalpenak eman behar dituztenak. "Azal dezatela nola defendatu ahal den demokrazia jendeari botoa ematea eragotzita", adierazi du.

TV3ko elkarrizketa eskaini baino ordu batzuk lehenago, Kataluniako Udalerrien eta Independentziaren aldeko Udalen elkarteek jakinarazi zuten 400 zirela erreferendumaren aldekoak, baina orduak igaro ahala "kopuruak gora egingo du", gaineratu zuten.

Babesa agertu duten 560 horien artean, besteak beste, Girona, Vic, Badalona eta Sabadell hiriak daude (PDeCAT, ERC eta CUP alderdiek gobernatzen dituzte hiri horietako udalak). Ada Colau Bartzelonako alkateak ez omen du oraindik erantzunik eman.

Udalek gauerdira arte dute erreferendumarekiko jarrera argitzeko. Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak irailaren 6an bidali zien gutuna, erreferendum egunean hauteslekuak uzteko duten betebeharra gogorarazteko, eta 48 orduko epea eman zien erantzuteko.

 

El referèndum del 1-O ja camina. Aquesta és la carta que hem enviat el vicepresident @junqueras i jo mateix a tots els ajuntaments catalans. pic.twitter.com/AQtduqsZ4B

— Carles Puigdemont (@KRLS) 7 de septiembre de 2017

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Bartzelona argazkiak Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua bideoak Espainia Alderdi politikoak bideoak Gaurko azken ordukoa Auzitegi Konstituzionala