Politika -

Eskumenen transferentzia

Bi trenbide linearen kudeaketa Euskadiren esku utziko du Espainiak

Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak bere esku nahi dituen 11 lineetako bi.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko argazkia: EiTB
Euskadik 2018an izango ditu eskatzen dituen lehen bi trenbide lineak

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi trenbide linearen eskumena euskal erakundeen uzteko izapideak hasi dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Gernikako Estatutuan jasotzen diren eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikatzen dituen hamaika trenbide lineetako lehenengo biak dira.

Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira eta euskal erakundeen esku egongo dira 2018tik aurrera, une hauetan egiten ari diren lurperatze lanak amaitu ondoren, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez.

Gernikako Estatutuan jasotzen den trenbideen eta herri-lanen eskumenaren transferentzia osoa egiteko, Eusko Jaurlaritzak aldarrikatzen dituen hamaika trenbide lineetako lehenengo biak dira —Gernikako Estatutuaren 10.32 eta 10.33 jasoa—.

Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalak 2016an emandako epaia beteko du —Euskadiri arrazoia eman zion— eta "interes orokorreko" katalogazioa kenduko die bi linea horiei.

Erkorekak azpimarratu duenez, aurrerapausoa da, baina trenbide linea guztien eta Gernikako Estatutuan jasotako eta transferitu gabeko eskumen guztiak aldarrikatzen jarraituko du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken ordukoa