Politika -

Erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dagok mosaiko erraldoia osatuko du ekainaren 10ean Bilbon

Parte-hartzaileen artean galdera ikur erraldoia eratuko dute, Euskadi plazatik Moyua plazaraino. Mobilizazioaren amaieran, 'Herritarron Ituna' aurkeztuko dute.

Angel Oiarbidek eta Karmele Olabarrietak aurkeztu dute ekainaren 10eko mobilizazioa. EiTB.
Angel Oiarbidek eta Karmele Olabarrietak aurkeztu dute ekainaren 10eko mobilizazioa. EiTB.
Angel Oiarbidek eta Karmele Olabarrietak aurkeztu dute ekainaren 10eko mobilizazioa. EiTB.

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak mosaiko erraldoi bat, galdera marka bat, irudikatu nahi du datorren ekainaren 10ean Bilbon, Euskadi plazatik hasi eta Moyua plazaraino.

Bilbon egindako prentsaurrekoan Karmele Olabarrieta bozeramaileak adierazi duenez, ekainaren 10eko mobilizazioaren amaieran "Herritarron Ituna" aurkeztuko dute. "Itun demokratiko horrek jasoko ditu Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan gaur arte lortutako adostasunak eta erabakiaren oinarriak", horren esanetan.

"Olatuz olatu, herriz herri, milaka eta milaka borondate pilatu ditugu erabakitzeko eskubidea erabiltzearen alde, erabakitzeko prest gaudela argi utziz. Hain zuzen ere, hori da ekainaren 10ean Bilbon irudikatu nahi duguna", azpimarratu du.

Bertan azaldu dutenez, "konpromiso txartelak" jarri dituzte herrietan salgai, 2 euroren truke, ekimena finantzatzeko.

Bestalde, ekainaren 10eko mobilizazioari begira, "Prest Eguna" antolatu dute maiatzaren 27ko asteburuan Euskal Herriko herri eta auzoetan. Egun horietan, herri askotan galdera markak osatuko dituzte.

Herri galdeketak

Karmele Olabarrietaren esanetan, maiatzaren 7ko herri galdeketetan 63.000 lagun mobilizatu ziren erabakitzeko eskubidearen alde. Guztira, gaur arte egin diren herri galdeketa guztiak kontuan hartuta, 146.500 pertsonak hartu dute parte; hau da, 2014ko ekainaren 8ko giza katean izan ziren herritarren kopuru bera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gure Esku gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa