Politika -
AEB
Enpresen gaineko zergak % 15era jaistea proposatu du Trumpek
Etxe Zuriak jakinarazi duenez, AEBn inoiz egin den zerga erreforma handiena egin du Donal Trumpek, dirudunei zergak murriztuz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trump AEBko presidenteak jada prest duen zerga erreformak, besteak beste, enpresen gaineko zergak % 35etik %15era jaistea proposatuko du.
Steven Mnuchin AEBko Altxorraren idazkariak aurreratu ditu plan horrek jasotzen dituen hainbat neurri, The Hill atari digitalak deitutako ekonomia jardunaldi batean. Mnuchinen arabera, "AEBn inoiz egin den erreforma fiskal handiena izango da eta zergak inoiz baino gehiago jaitsiko dira".
Baliteke Mnuchinek eta Gary Cohn ekonomia aholkulariak gaur bertan xehatzea hedabideen aurrean Trumpen zerga plan berria, Etxe Zurian bertan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea