Politika -

PARIS

Oier Gomez presoaren aurkako hiru euroaginduak eten dituzte

Datozen orduotan preso gasteiztarra aske utziko dute. Oiertxo SOS plataforma pozik agertu da erabakiarekin, eta 'garaipen kolektiboa' izan dela esan du.

Oier Gomez presoa aske geratuko da

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oier Gomez larri gaixo dagoen presoaren aurkako hiru euroaginduak etetea erabaki du gaur Paueko Apelazio Auzitegiak. Astelehenean bere espetxe zigorra etetea erabaki zuen Frantziak, eta horrenbestez, datozen orduotan aske utziko dutela jakinarazi du Oiertxo SOS plataformak.

Ewing sarkoma du Gomezek, eta horrek metastasia eragin dio pelbisean eta buruan. Medikuaren azken diagnostikoaren arabera, sei hilabeteko bizi itxaropena du.

Parisko Apelazio Auzitegiko epailea eta prokuradorea joan den astean joan ziren Gomez presoa bisitatzera, Pitie-Salpetriere ospitalera, haren egoeraren berri bertatik bertara izateko, eta astebeteren buruan eman dute euroaginduak eteteko erabakia.

Oiertxo SOS plataforma pozik agertu da erabakiarekin, eta "garaipen kolektiboa" izan dela esan du. Herritarrei borrokan jarraitzeko deia egin die, harik eta larri gaixo dauden preso guztiak askatu arte. Oraindik, 21 euskal preso daudela larri gaixorik gogora ekarri du plataformak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak Frantzia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa