Politika -

ETA-ren armagabetzea

Armategiaren informazioa eskatu dio Auzitegi Nazionalak Frantziari

ETAk apirilaren 8rako entregatuko duen materialak zenbait eraso argitzen lagundu dezakeen jakin nahi du Fiskaltzak.

Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EiTB
Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EiTB
Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak erreguzko eskaera egin dio Frantziari, ETAk apirilaren 8rako entregatuko dituen armen inguruko informazioa helarazi diezaion.

Iturri juridikoek jakinarazi dutenez, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak egindako eskaria onartzea erabaki du Eloy Velasco epaileak. Aurreko astean aurkeztutako eskaera horretan, ETAren armategiari buruzko informazioa Frantziari eskatzeko galdegin zion Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari.

ETAk entregatuko dituen armek argitu gabeko erasoak ikertzen lagun dezaketen jakin nahi du Fiskaltzak.

Hala eta guztiz ere, segurtasun indarrek ez dute uste armek ETAren argitu gabeko 224 atentatuen ikerketarako balioko dutenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Frantzia berriak ETA albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Bakea Euskadin Frantziako Gobernua