Politika -

ETAREN ARMAGABETZEA

Nortzuk dira 'bakearen artisauak'?

"Espainiako eta Frantziako Gobernuen pasibotasunaren aurrean", ETAren armagabetze prozesuan bitartekaritza lanak egiteko prest agertu ziren.

Gizarte zibileko kideek bideratuko dute armagabetzea

1:10

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko abenduaren 17an bost pertsona atxiolotu zituzten Luhuson (Iparralde), eta horien artean Txetx Etcheberry ekintzailea zegoen. Ostiral honetan Frantziako Le Monde egunkariak egindako elkarrizketa batean jakitera eman duenez, ETA erabat armagabeturik egongo da apirilaren 8an. Ildo horretatik, armagabetze prozesua giza zibilaren ordezkariek burutuko dutela ziurtatu du.

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak ?sinesgarritasun osoa? eman dio albisteari, ?bakearen artisauetako batek? eman baitu horren berri (Txetx Etcheberry).

Abenduan Luhuson atxilotu zituzten bost pertsonei ?bakearen artisauak? ezizenez ezagutzen zaie. Ekintzaile eta sindikalista horiek oso ezagunak dira Iparralden, bakearen aldeko mugimenduetan parte hartu baitute. ETArekin inolako loturarik izan ez arren, bere armagabetzean bitartekaritza lanak egiteko prest agertu ziren, Espainiako eta Frantziako Gobernuen pasibotasunaren aurrean.

Hauek dira ?bakearen artisauak? ezizenez ezagunak diren bost pertsonak:

- Txetx Etcheverry: Demo eta Bizi mugimenduetako kidea. Euskal Herriko Laborantza Ganberako fundatzailea.

- Mixel Berhokoirigoin: Euskal Herriko Laborantza Ganberaren presidente ohia.

- Betatrice Molle: Mediabaskeko kazetaria eta Radio Euskadiko berriemaile ohia. Atxiloketak egin zituzten etxearen jabea da.

- Stephane Etxegarai: Luhusuko bilera grabatzeko prest zegoen freelance kameraria.

- Mixel Bergougnan: Baigorriko mahastizaina.

Halaber, Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako presidentea aipatu beharko litzateke zerrenda horretan. Luhuson izandako bileran egoteko asmoa zuen arren, ez zen bertan izan, eta, ondorioz, ez zuten atxilotu.

Luhuson, armagabetzea irudikatzen ahalegindu zen ETA, baina poliziak bilera hori eragotzi eta etxean zeuden pertsona guztiak atxilotu zituen. Agenteek lehergailuak egiteko materiala, hogeita hamar pistola, bederatzi fusil, lau errebolber, detonagailuak, eta tenporizadoreak eraman zituzten bertatik. Etcheverryren esanetan, ETAren armategi guztiaren % 15 zen.

Antza denez, gainontzeko arma guztiak apirilaren 8an entregatuko dituzte, gizarte zibileko ordezkariek antolatu duten armagabetze egunean. Egun horretatik aurrera, ETA armarik gabeko erakundea izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak ETA Albisteak Bakea Euskadin